lunes, 11 de junio de 2012

EZ ZAITUT IKUSTEN.

Batzuk eguzkia dela diote
nik badakit zu zarela
ilargiari argia emoten diona

Batzuk diote haizea dela
baino nik badakit zu zarela
nire albotik doana,laztantzen

Ta ziur nago,zu zarela
berriro ere,
eguzkiari sua pizten diona

Orduan
zu zara
egunari eta gauari,
argia emoten diona


Zu zara nire esaldien zergatia
koaderno onetan beti or dagoena,

baino non?
zergatik?
nor zara?

Ez zaitut ikusten

No hay comentarios:

Publicar un comentario